Ondoko ekintzak garatzen ditugu liburutegian:
Hitzaldiak, bilerak, formakuntza saioak…garatzen dira, goizez zein arratsaldez.
Atsedenaldietan irekita dugu ikasleek ikasi eta lanak egiteko leku apropos hau, liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko ere erabiltzen dira tarte hauek.
Proiektuen erakusketak ere bertan egiten dira geletan, pasilloetan edo beste gune amankomunetan bezala.
Liburuaren egunaren bueltan lehiaketa bat antolatu ohi da ikastetxeko hizkuntzetan eta aurten mikroipuin bat sortu beharko dute proposatutako gaiarekin. Aditu bat ekarri nahiko genuke sortzaile tailer bat garatzeko.
Azken erosketak edo dagokion gaiarekin lotura duten ospakizun liburuak erakusgai jartzen dira, bertaratzen diren guztientzat. Noski, maileguan har ditzakete ikasle eta irakasleek.