“Jarduera fisikoa eta kirola: bizitza aktibo bat gizarte osasuntsu batentzat!”

Kirolaren esparrua Antigua-Luberri institutuko BostakGuraso Elkarteak eskaintzen dituen betekizunen eta jardueren artean kokatzen da. Honela, kirola promozionatzea du helburu nagusitzat, bai txapelketa kirolaren bitartez, kirol nagusienetan, eta bai kirol minoritarioak hastapenen bidez ezagutzera emanez eta promozionatuz.

Antigua-Luberri Kirol Elkartearen bitartez, institutuko ikasle guztiei aukera ematen zaie futbola, saskibaloia eta gimnasia erritmikako taldeetan parte hartzeko, edo/eta, “Abentura kirola” jardueraren bidez, urpeko jarduerak, bela, surfa, hipika, arku jaurtiketa, bilarra, karting, arrantza… ikastaroak egiteko eta ezagutzeko.

Bukatzeko, jakin ezazue prest gaudela edozein iradokizun edo proposamen entzuteko, aintzat hartzeko eta bere bideragarritasuna aztertzeko.

GEHIAGO JAKITEKO

KONTAKTATZEKO

Lander
Kirol arduraduna
Xalbador bertsolaria kalea 9, 20018 Donostia