AUTOBUSEZ ALA BIZIKLETAZ
Antigua-Luberri BHIk garraio zerbitzua eskaintzen du. Hezkuntza sailak ezartzen ditu garraioari dagozkion irizpide orokorrak, eta horien baitan ematen ditu baliabideak eta diru laguntzak.
Zerbitzu honetaz baliatzen ez diren ikasleek garraio publiko edo partikularra erabiltzen dute, baina ikasleek eskolarako joan-etorriak oinez edo bizikletaz egin ditzaten animatzen ditu ikastetxeak. Joan-etorri hauek motordun ibilgailuetan egiteko ohitura aldatu nahi da, honela hiriko bizi-kalitatea eta bide-segurtasuna hobetuz eta ikasleen autonomia indartuz. Azken batean, espazio publikoa pertsonentzat berreskuratzea da helburua eta, horretarako, institutuak bizikletentzako aparkalekua eskaintzen du ikastetxearen barruan.