Lehiaketa hau Madrilgo “Universidad Complutensek” egiten duen matematikako “Concurso de Primavera”-ren babesean jaiotzen da, eta aurtengoa bostgarren urtea izan da, Claret Askartza ikastetxearen antolaketari esker eta EHU-UPVren laguntzaz. 

“Udaberriko lehiaketak”, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleak elkartu ditu matematikaren inguruan: 0 maila (LMH-ko 4.), I maila (LMH-ko 5.-6.), II maila (DBH.ko 1.-2.), III maila (DBH.ko 3.-4.) eta IV maila (Batxilergoko 1.-2.).

Lehendabiziko fasea otsailean egin genuen ikastetxean. Apirilaren 27an, EHU-UPV-ko Zientzia eta Teknologia Fakultadean matematikako “Udaberriko lehiaketa”ren fase finala egin zen.

Ostiralean, maiatzaren 17an Leioako kanpuseko Aula Magnan sari banaketa egon zen. Bertan bildu ziren maila bakoitzeko lehen hamar sailkatuak. Bukaerako sailkapena argitu zuten. DBH 4.mailako Ekhi Camino-k 9. postuan eta Pello Ibargoyen-ek 3.postuan amaitu dute. Sariak jaso zituzten eta lunch moduko batera gonbidatu ziguten. Han egon ginen ikasleekin eta gurasoekin hizketan.

 
ZORIONAK IKASTETXEAREN PARTEZ!!!