Zer da ELOS?
Europako zenbait bigarren hezkuntzako ikastetxez osatutako europar sare bat da. ELOS sareak bigarren hezkuntzako ikasleak (12-19 urtekoak) Europa eta munduko herritar izan daitezen prestatu nahi ditu. Euskal Herrian: Agurain, Azpeitia, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako institutuak gaude.
- IES EKIALDEA BHI (Gasteiz)
- IES UROLA IKASTOLA BHI (Azkoitia-Azpeitia)
- IES ANITURRI (Agurain)
- IES BOTIKAZAHAR BHI (Bilbo)
- IES ANTIGUA-LUBERRI BHI (Donostia)
- ELOS eta europar gaitasunak
ELOS Basque Country
ELOS eta europar gaitasunak
Ikasle-irakasleen europar gaitasunak definituko dira ELOS Europako ikastetxeetan eta baita European Learning Environmenteko indikadoreak ere.
ELOS Sarearen helburuak
- Gaiari buruzko informazioa trukatzea zentroen eta erakundeen artean.
- Europako adierazle komunak garatzea European Learning Environment horretan.
- Ikasle-irakasleen gaitasunak deskribatu, eta ikastetxeetan argitzea europar herritarraren esanahia eta herritartasun hori lortzeko modua.
- Curriculumen garapenari buruzko eztabaida baterako prozedurak erabili.
- Elos ikastetxeetan finkatzeko jarraibideak, materialak eta tresnak garatu.
- Jardun egokiak saretik kanpo dauden ikastetxeen esku jarri.
- Europako lankidetzaren emaitzen jarraipena eta ebaluazioa.
- Europa eskoletan ezarri, Europako programak definitzen lagunduz.
- Gazteei motibazioa eman zientzia eta teknologiako ikasketa europarrak aukera ditzaten.