Antigua-Luberri Kirol Elkartean aurten kirola egiten ari diren 500dik gora neska-mutilen gurasoei eta haurrei beraiei zuzendutako saioak egin ditugu azaroan, Realeko atezain Alex Remiroren fundazioaren eskutik, baita entranatzaileei zuzendutako saioak ere.
“Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala kirolean” izenburupean, Futbol  Mas-eko lagunek seme-alabentzat oso onuragarriak izan daitezkeen alderdiak landu dituzte giro atseginean, eta, haien ongizate emozionalean modu positiboan eragiteko, gurasook, entrenatzaileek eta seme-alabek beraiek eduki beharreko jarrerak jorratu dituzte.
Alex Remiroren fundazioa egiten ari den lanari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.
Mila-mila esker Alex Remiro Fundazioari eta Futbolmasi, baita saioetan parte hartu duzuen guztioi ere!
Aupa Luberri!