“Ni ez naiz Mikel Laboa” Euskara eta Plastika mintegiek elkarlanean sortutako proiektua da. Komiki famatuaren egileetako bat, Joseba Larratxe, etorri zen DBH2. mailako ikasleei sortze prozesuaren berri ematera eta, hari horri tiraka, XX. mendeko Euskal Herriko historia, literatura eta kultura bere baitan jasotzen dituen ikas-egoera sortu genuen Euskara mintegian; eta Plastika mintegian, berriz, bineten antolaketa eta kodigo zinetikoak, besteak beste. 

Azken lana ikusgarria da: ikasleek egindako komikiak jarri ditugu ikusgai Mikel Laboa plazan. Komikion nondik-norakoen berri jakin nahi izanez gero, itsatsita daukaten QRari eman eta hara! gure ikasleek egindako audioa entzuteko aukera izango duzue! 

 

Mikel Laboa