Martxoaren 8an, Euskal Herriko Koordinadora feministak greba orokor feminista deitzeko asmoa plazaratu zuenetik, gure ikasleek “bizitza erdigunean”, “zaintza publiko”, “Zaintza ardura kolektiboa” bezelako ideiak entzun dituzte. Garrantzitsua iruditzen zaigun gure ikasleei zaintza inguruko hausnarketa egiten laguntzea; horregatik, tutoretzan lantzeko jarduera bat proposatu dugu: NI ERE ZAINTZAILE.
Jardueraren helburua zaintza inguruko hausnarketa aktiboa egitea izango da, zaintza lanen ardura kolektiboa eta pertsonala kontzientziaziorako sensibilizazioa egitea eta tratu honen filosofia zabaltzea.
Ikasleek banaka zaintza lan bat aukeratuko dute eta haien etxean lan hori egiteko ardura hartuko dute.Lan hori egiterakoan argazki bat egingo dute eta zainduzainduaizateko@antigua-luberri.net kontura bidaliko dute.