DBH 4ko Adierazpen Artistikoko ikasleek mural bat egin dute ikastetxeko horma batean. Horretarako, bi muralgile adituren laguntza estimagarria izan dute. Ikastetxeak auzoarekin eta bere historiarekin duen lotura azpimarratu nahi izan da, ikastetxearen ondoko lursailean aurkitzen zen Suchard txokolate fabrika gogoratuz.