Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko eta eskubide horiek aldarrikatzeko.
Antigua-Luberri Ikastetxeak, Hezkidetza Proiektuaren eskutik, egun hori ospatu nahi du zenbait jarduera eginez.
Teknologia berriak, euskara, umorea, sormena eta hezkidetza bateratzeko asmoz, 2 Meme Lehiaketa martxan jartzen ditugu: DBH mailan eta Batxilergo mailan.
Martxoaren 2tik 5era lanak aurkezteko aukera izango dute gure ikasleek.
Hona hemen Meme Lehiaketaren deialdia eta kartela. Parte hartuko duzu, ETA BADAKIZU!!!!