Malen,Luca, Mikel eta Aitanak aurkeztutako film laburrak “Kontaidazu Hiria” lehiaketa irabazi du. Lehiaketaren helburua ahozko tradizioa sustatzea eta kulturaren bidez bi belaunaldiren hurbilketa bultzatzea da. Adinekoek hiriko leku jakin bat edo jada egiten ez zen jardueraren bat nola gogoratzen duten kontatuko dute, eta ikasleek helduen zein euren ekarpenekin film laburrak sortuko dituzte.

Duela urte asko hiria nolakoa zen jakiteko, gure ikasleek Malenen amona elkarrizketatu dute, eta haiek sortutako bideoa izan da lehiaketaren irabazlea. Zorionak!