Latineko DBHko 4. mailako ikasleek bi eguneko irteera egin dute Santa Criz baskoien kokalekura, gero hiri erromatarra bilakatuko zena. Bertan, civitas eta nekropolia bisitatu ahal izan zituzten, Nafarroako Unibertsitateko arkeologia ikasle batek gidatuta. Gaua Hondarribian igaro ondoren, Oiasso Erromatar Museoa eta Xantalen ermitako nekropolia bisitatu zituzten.