Batxilergoa

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

Batxilergoa Bigarren Hezkuntzako azken etapa da. Bi urte irauten du, eta lotura estua du ondoren egingo diren ikasketekin, bai Unibertsitateko ikasketekin, baita Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketarekin ere.

Arloak eta hautazkoak

Irakasgai komunak: Euskara eta Literatura I,Gaztelania eta Literatura I, Gorputz Hezkuntza, Ingelesa,  Filosofia , Komunitateari Zerbitzurako Proiektua (edo Erlijoa) eta Tutoretza.

Modalitatezko irakasgaiak: Matematika I eta hauetako bi ikasgai: Marrazketa Teknikoa I, Teknologia eta Ingeniaritza ,Geologia eta Ingurumen Zientziak eta Fisika eta Kimika.

Eleanitza: Ingelesez

Gipuzkoako sare publikoan aitzindari izan garen proiektu honen xedea, Batxilerreko helburu orokorrak lortzeaz gain, Euskara, Gaztelania eta Ingelesa hiru hizkuntzetan, ahoz eta idatzizko trebetasuna lortzea da. Helburu hau erdietsi ahal izateko ikaslearen curriculumaren orduak hiru hizkuntzen artean banatu dira, Batxilerrak eskaintzen dituen ibilbide guztiak irekita utzita eta, aldi berean, irakasgaien %22 ingelesez emateko aukera kontuan hartuta.

Lehenengo mailan Ingeles irakasgaian “First Certificate” maila lantzen dute eta Audio-visual workshop ikasgaia ingelesez irakatsiko da. Edukietan baino alde praktikoan egongo da oinarrituta ikasgaia, azterketetan baino haien lanak eta aurkezpenetan. Komunikatzeko hizkuntza ingelesa izango da eta erabiliko den materiala, audioak eta filmak ere ingelesez izango dira.

Bigarren mailan Ingeles irakasgaian “Advanced” maila lantzen dute eta Basque & Spanish Contenporary History ikasgaia ingelesez irakatsiko da.

Matrikulaziorako informazioa

2024/2025 ikasturterako Batxilergoko aurrematrikula egiteko entregatu beharreko dokumentazioa ikusi hemen.

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 8tik 19ra arte da, biak barne.

Antigua-Luberri BHIko idazkaritzan aurkeztu behar dituzte eskabideak eta egiaztagiriak 8:00etatik 14:00etara.

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK

Batxilergoa Bigarren Hezkuntzako azken etapa da. Bi urte irauten du, eta lotura estua du ondoren egingo diren ikasketekin, bai Unibertsitateko ikasketekin, baita Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketarekin ere.

Arloak eta hautazkoak

Irakasgai komunak: Euskara eta Literatura I,Gaztelania eta Literatura I, Gorputz Hezkuntza, Ingelesa,  Filosofia , Komunitateari Zerbitzurako Proiektua (edo Erlijoa) eta Tutoretza.

Modalitatezko irakasgaiak: Latina I edo Gizarte Zientziei aplikaturiko Matematika eta beste bi ikasgai: Ekonomia, Literatura Unibertsala, Grekoa I, Mundu Garaikidearen Historia.

Eleanitza: Ingelesez

Gipuzkoako sare publikoan aitzindari izan garen proiektu honen xedea, Batxilerreko helburu orokorrak lortzeaz gain, Euskara, Gaztelania eta Ingelesa hiru hizkuntzetan, ahoz eta idatzizko trebetasuna lortzea da. Helburu hau erdietsi ahal izateko ikaslearen curriculumaren orduak hiru hizkuntzen artean banatu dira, Batxilerrak eskaintzen dituen ibilbide guztiak irekita utzita eta, aldi berean, irakasgaien %22 ingelesez emateko aukera kontuan hartuta.

Lehenengo mailan Ingeles irakasgaian “First Certificate” maila lantzen dute eta Audio-visual workshop ikasgaia ingelesez irakatsiko da. Edukietan baino alde praktikoan egongo da oinarrituta ikasgaia, azterketetan baino haien lanak eta aurkezpenetan. Komunikatzeko hizkuntza ingelesa izango da eta erabiliko den materiala, audioak eta filmak ere ingelesez izango dira.

Bigarren mailan Ingeles irakasgaian “Advanced” maila lantzen dute eta Baqsue & Spanish Contenporary History ikasgaia ingelesez irakatsiko da.