Luberriko ikasleak lehen ebaluazioan Filosofia Olinpiadak prestatzen aritu ziren. Aurtengo gaia Zaintza zen. Batxilergoko ikasleek disertazioaren modalitatean parte hartu zuten eta DBHko ikasleak berriz marrazketa modalitatean. Horien artean, Markel Lasa eta Nerea Ochoak Euskadiko VII. Filosofia Olinpiaden finalera sailkatzea lortu zuten. Otsailak 21, ostiralean ospatu zen finala Gasteizen, Lakuan. 
 
Filosofiaren festara gerturatu ginen eta goiz ederra pasa genuen bertan. Beste parte hartzaileen lanak ikusi eta euren lanen defentsak entzun genituen. Eta Markel eta Nereak, finalera sailkatuak izan zirela erakusten duten diploma eta domina bana ekarri zuten etxera. Gustura parte hartzearekin eta hurrengo urteko olinpiadetan berriz filosofatzeko gogoz.