Antigua-Luberri Kirol Elkarteko neska-mutilak Reale Arena estadioko harmailetan egongo dira datorren asteburuko euskal derbian.
Azaroaren 17an, 18.00etatik aurrera, Realeko neskek Athleticen kontra jokatuko dute 10. jardunaldiko partida, eta, hitzarmendutako kirol-elkartea den heinean, partida horretarako 75 sarrera eman dizkio Realak Luberriri, eska zitezkeen guztiak.
Emakumezkoen futbola sustatzen jarraitu nahi du Realak hitzarmendutako kluben eta kirol-elkarteen artean sarrerak banatuta, eta, oraingoan ere, Luberriko neska-mutilek ez dute hutsik egingo. Realeko bazkideak doan sartuko dira bazkide-txartela baliatuta.
Bestalde, euskal derbia hasi baino lehen, Macron arropa-markak antolatutako ekitaldira ere joango dira Luberri Kirol Elkarteko bi kide. Realaren babesleak peto pertsonalizatuak oparituko dizkigu urtean zehar egindako lana eta ahalegina saritu nahian.
Badakizue, datorren igandean, 18.00etan, euskal derbia Reale Arenan.
Anima zaitezte!
Aupa Luberri! Aupa Reala!