Gure ikasle den NINBE PEÑA ETXEBERRIAk (DBH 1G) Koldo Mitxelena Sarian finalista geratu da. Sarien banaketa, larunbata maiatzak 23, udaletxean izango da.
Koldo Mitxelena Saria Donostiako eskola arteko literatur lehiaketa da eta euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea du helburu.
1990. urtean egin zen lehengo aldiz eta geroztik urtero-urtero antolatu da.
Donostiako ikastetxeetan ikasten duten 8 urtetik 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, 5 adin tartetan banatuta.
Bost modalitate daude aukeran:
- komikia
- olerkia
- ipuina
- bertsoa
- mikroipuina