STEAM proiektuaren barruan gaudenok Emakumeak Zientzian 2024ko programan dauden ekitaldi batzuk gomendatzen nahi dizkizuegu. 2024ko programazioa otsailaren 8tik 16ra ospatuko da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren inguruan (otsailak 11).

Proposatzen dizkizuegun tailerrak edo ekitaldiak honako hauek dira:

ZIENTZIA BADA NESKEN KONTUA. Tailerra
Lekua: CIC Nanogune
Data: Otsailak 9
Ordua: 16:00tik 18:00ak arte
Nori zuzenduta: DBH 3 – 4 eta batxilergoko 1 eta 2-ko neskei (fisika-teknologia eta biologiakoak ere bai)
Izena emateko: https://emakumeakzientzian.eus/ekitaldiak/zientzia-bada-nesken-kontua-3/

TABAKALERAN ZINEMAN. Pelikula
Lekua: Tabakalera
Data: Otsailak 9
Ordua: 19:00tik 21:00ak arte
Nori zuzenduta: Publiko orokorrari

 

ZIENTZIALARIEN IZARRAK. Tailerra.
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Data: Otsailak 10
Ordua: 16:00tik 21:00ak arte
Nori zuzenduta: Familiei

60 jarduera baino gehiago duen programa zabal eta anitza proposatzen dituzte. Webgunean ikusi dezakezue antolatu dituzten ekintza guztien informazioa: ikasle,
irakasle, ikerlari, familia eta hiritar guztiei zuzendutako mahai-inguruak, tailerrak, hitzaldiak, bisitak, zinema eta erakusketak: https://emakumeakzientzian.eus/programa-2024/