” Zero-emisioko eraikuntzaren erronkak” STEAM sare ekintzaren barruan 2.Batxilergoko Fisika ikasten duten ikasleak Galarretako Eko Campusera bisita egitera joan ziren, eraikinetan energia modu eraginkorrean erabiltzeko erronka berriak ezagutzera: eguzki-energia fotovoltaikoa eta termikoa, aerotermia eta geotermia, biomasa, biltegiratzea eta elektromugikortasuna eta kontsumoen sentsorizazioa.
Bisita honek ezagutza handitzea eta etorkizuneko erronka energetikoak ulertzea ahalbidetzen du, baita ingurumenaren arloan egungo joerak eta irtenbide berritzaileak ikusteko aukera ere”