Aurten ere parte hartu dugu Donostia Innovation Challenge-ek (Donostiako Udala) proposaturiko erronkan: “Covid-19a dela eta Donostiako hirian agerian gelditu diren arazoei irtenbidea ematea, teknologia berriak erabiliz”.
Gure ikasleak lau hilabetez aritu dira erronkarekin eta horretarako beharrezko ezagutzak landuz: negozio ideia baten diseinua, merkatu azterketa, komunikazio tresnak, negozio ideiaren bideragarritasuna…
Bost talde aritu dira lanean: Robotod 21, Myhealth, Hazelnut, ETG eta Ambimask. Robotod21 finalerako sailkatua izan da beraien robotika aurreratuaren proiektua aurkezteko. Ambimask taldea 3D inprimaketa teknologiarekin eta My Health adimen artifizialaren proiektuarekin ere izendatuak izan dira. Azken honek, My Health taldeak, Haizea, Maren, Unax, Joana eta Malen-ek irabazi dute aurtengo edizioko Adimen artifizialaren erabilerarik onenaren saria.
Zorionak denei egindako lanagatik!!!!!!!