Isildutako eskuak eta La tribunatik abiatuta bidaiari ekin genion
amonen, izeben, bizilagunen oroitzapenak plazaratzeko. Sukalde askotara
gonbidatu gintuzten preziatuen altxorra gurekin konpartitzeko: hunkituta
mirestu dugu beraien indarra, trebezia, ardura, lana ondo egiteko premia,
ausardia…Bitakora koaderno dizdiratsuetan, elkarbizitza giroan, jantzi
gaituzte, erakus leihoetako estetika landuan erosle bihurtuz, bai kontuak
eramaten erakutsi bai idazmakinetan lan finak bu rutu ondoren, Arrue
kotxeetan paseatu gaituzte, ez bakarrik ondo datozen koloreak ezkonduz,
baita erreginen pareko lurrinak ere…Noski, hau dena, donostiar igande
goizetako usain eta txokolate zaporeekin omenduz.
Gertuago, hurbilago, ezin dugu ahaztu Suchard saria ez eta sugusen
dastaketak, beraien azaltxoekin egindako koadernoak, origamiak eta, duela
gutxi, bi munduak eta garaiak lotzen dituen margotutako murala , gure
San Telmo Museoak txokolatera berdiseinatzean egin zuen bezala. Inoiz
ez da berandu.
Batxilergo 1. mailakoek Lengua Castellana y Literatura y Latín mintegiarekin.