Artista asko ditugu gure artean, badakigu, lettering-a egiten dutenak eta ideia orginalak izaten dituztenak. Hori aprobetxatuz, Antigua-Luberriko DBH1eko ikasleek irakurtzearen inguruan mezu ederrak sortu dituzte kartel moduan, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz.
Ordubeteko saio batean sortutako kartel guztiak bereziak izan dira, baina batzuk bereziki aukeratuak izan dira, ikasle eta irakasle artean.
Asteazkenean, institutuko liburutegian, saridunen izenak jakinarazi ziren eta sari banaketa egin genuen.
Zorionak txapeldunak!!!!
“Euskaraz” kategoriako saridunak: Olaya Merino eta Lucia Fernandez
“Gaztelaniaz” kategoriako sariduna: Allison Mairena
“Beste hizkuntza batean” kategoriako sariduna: Nora Alberdi
“Mezu bereziak” kategoriako sariduna: Oihan Barriuso

Kartel lehiaketa