E-twinning programaren barruan gure 1. Batxilerreko eleanitzako taldeek ikus-entzunezko gaiaren barruan bideo trukaketa bat egin dute Eskoziako Dunoon Grammar Schoolekin. Bideo desberdinak egin dituzte ingelesez gure eskola eta gure herria aurkezteko ikasle eskoziarrei. Beraiek ere haien eskolako bideoa bidali ziguten. Hona hemen gure ikasleek prestatutako bideoa.
Era berean eta programa berdinaren barruan gaur aukera izan dute Norvegiako Tvedestrand High Schooleko ikasleekin bideo-dei bat egiteko, ingelesa praktikatzeko.