Ikertze eta Balenciaga Fundazioa
Moda eta jasangarritsuna ( produkzio katea, karbono aztarna, norbere kontsumoa, alternatibak…) gaia lantzeko asmoz, DBH 4.mailakoek Balenciaga Museora bisitaldia burutu dute, Zarautz eta Getariaren arteko bidea oinez eginez.
Programa Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei bideratuta dago, eta elkarrizketaz, arteaz eta jolasaz baliatuz, lanketa komunitarioa egin eta modaren industriaren atzean dagoen errealitatea ezagutuz, taldeak gizarte demokratiko zein jasangarri baterako ezinbestekoak diren balioak praktikan jartzea da helburu nagusia.