2020an Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da eta gure ikastetxeak izena eman du Barne Ariguneetan eta Kanpo Ariguneetan. Barne Arigunea modu kolektibo batean euren arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostuko duten eta elkarrekin lan egingo duen langile taldea da. Gure kasuan 16 urte goragokoak diren Batxilergoko ikasleak. Kanpo Arigunea herritarrekiko harreman-espazioetan dauden pertsonek osatzen dute, hau da, herritarrekin ahozko harremana euskaraz egiteko aukera bermatzen duen espazioa da. Gure kasuan idazkaritzako langileak, atezaintzako langileak eta Antigua Luberriko Guraso Elkartea. Beti bezala indibidualki ere parte hartu daiteke, Aho-bizi eta Belarri-Prest moduan.

Egun hauetan Hizkuntzaren Normalkuntza Batzordeko (HNB) ikasleak biltzen ari dira eta lanean ari dira honen inguruan bideo batzuk prestatu nahi dituztelako.


donostia.euskaraldia.eus