Ostiralean, abenduaren 15ean gure artean izan genuen Alex Gibelalde, PRIMERAN plataformako arduraduna. Batxilergoko 2. mailakoei aritu zitzaien ordubetez bere ibilbideaz: Ikasketaz ekonomilaria, Googleen “Product Marketing Manager”, lehengo Twitterren “marketing “ arduraduna…,gaur egungo jarduera Primeranen. Dagoeneko ibilbide luze eta oparoa. Oso interesgarria izan zen bi aldeentzat, ikaslegoaren partehartze handi batekin eta gustatzen zaigun moduan hainbat berri aurreratu zizkigun.