LUBERRI BOSTAK GURASO ELKARTEA

Jakintza, Ibai, Amasorrain, Igeldo eta Orixe ikastoletako gurasoak 1996ko irailaren 12an “Antigua-Luberri Bostak Guraso Elkartea” eratu zuten, Antigua-Luberri BHI institutuari bere helburuak betetzen laguntzeko eta bertan hartzen diren erabakietan parte hartzeko asmoz.

 

HELBURUAK

  • Ikastordu ondorengo erakunde, zerbitzu eta ekintza osagarrien sorrera bultzatzea, ikasleen posibilitateak bideratuak izan daitezen.
  • Erakunde eta agintariengandik interesgarritzat jotzen diren mota guztietako laguntzak biltzea.
  • Ikastolaren eraginkortasuna eta zerbitzua hobea izan dadin guraso eta ikasleen aldetik izan daitezkeen ekimen eta iradokizun bideratzea.
  • Guraso edota tutoreen prestakuntzan laguntzea.

PARTAIDEAK

Lehendakaria: Gari Arzallus

Idazkaria: Olatz Egiburu

Diruzaina: Catalina Uzcanga

 

ZER ANTOLATZEN DUGU?

Helburu horiek lortzeko batzorde hauetan hartzen dugu parte:

  • Elkarbizitza Behatokia: zuzendaritza eta ikasleekin batera.
  • Eskola Kontseilua. Ikastolaren ordezkaritzarako organo gorena.
  • Liburutruk: kurtso desberdinetako liburuen trukea.
  • Batx. 1º mailako “lehen sorospen” ikastaroa antolatzea.
  • Ikasleentzako ikastaroak: kitarra, antzerkia eta mekanografia.
  • Gurasoentzako ikastaroak: frantsesa eta euskal dantza.
  • Kirol batzordea.
  • Batzorde juridiko eta ekonomikoa.
  • 4DBHko ikasbidaiaren antolaketa.
  • 2BATXeko ikasbidaiaren antolaketa.

GURASO ELKARTEKO URTEKO KUOTA

Familia bakoitzeko 80€ kobratzen dira, bi txandatan.

Kuota zertarako erabiltzen dugu?

Guraso elkarteak kurtsoan zehar egiten diren irteera bakoitzeko ikasle bakoitzarentzat, diru ekarpen bat egiten du ekintzaren gastuak murrizteko asmoz. Kuota hori ere, guraso elkarteko beste ekintzak ordaintzeko erabiltzen da eta noski, eskola kirolaren antolakuntzan ere.

PARTE HARTU

Aipatutakoak aurrera eramateko, guraso bolondresa izan nahi baduzu? edo edozein ekintzetan laguntzeko prest bazaude? Ongi etorriak izango zarete!

Luberriko edo elkarteko edozein ardunadunarekin harremanetan jarri edota posta elektroniko bat bidali helbide honetara