Apirilaren 12an oporrak hartzen ditugu!
Egun honetan klaseak 10:00ak arte izango dira eta ondoren urteroko ohiturari jarraituz, FIRIN-FARAN festa ospatuko dugu 12:3oak arte.
FIRIN-FARAN 10:00 – 12:30
4DBHko ikasleak bizkotxoa salduko dute!
Erronkak eta Tokeak
Sokatira eta Mateak
Bingo musikatua
Musika
Jangelan geratzen diren ikasleak jangela zerbitzua izango dute normaltasunez, baina 12:30ean izango da. Bazkaldu ondoren etxera joango dira.