DBH 3ko frantseseko ikasleak Baionan egon dira beren idazlagunak
ezagutzeko. Lehenik, Aturri eskolan harrera egin diete eta gero,
“Argazki Safari” jarduera bat egin behar izan dute Baionako alde zaharra
ezagutzeko beren lagun frankofono berriek lagunduta. Eguna hotza zen
baina elkartrukaketa oso berotsua izan da.