Real Sociedad Fundazioak 2018 urtean JOKO OK programa jarri zuen abian, Kirolean haurrak eta nerabeak babesteko indarkeriaren aurrean eta helduen artean indarkeria sexuala prebenitzeko. Programa honen lan-ardatzen artean aurkitzen da, Gipuzkoan hitzartutako futboleko klubetan sentsibilizazioa egin eta prebentziorako protokoloak egiteko laguntza ematea.
Horrela, Kirol Elkarteak adin txikikoen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko eta jazarpen eta abusu sexuala prebenitzeko protokolo bat Realaren gidaritzapean sortu duela jakinarazi nahi dizuegu.
Programa honen bitartez, hausnarketa, sentsibilizazio eta prestakuntza lan bat egin nahi izan da klubeko eta ingurukoen artean heziketa bultzatzeko; hezkuntza baita giltza jokabide desegokiak prebenitzeko.
Ondorioz, protokolo bat garatu dugu haur eta nerabeen aurkako indarkeria zein helduen aurkako indarkeria sexualaren aurrean jarduteko. Honen bidez, ANTIGUA-LUBERRI K.E.-ko kide guztiek luberrikirolbizikidetza@gmail.com bat eta 610810957 telefono zenbakia eskuragarri izango dute aipaturiko egoerak pairatuz gero, norbaitek pairatu dituela jakinez gero, edo jokabideren baten inguruan zalantzak izanez gero, ANTIGUA-LUBERRI K.E.-ak izendatu duen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko.
Horrez gain, protokolo honen bitartez klubeko alor ezberdinetan prebentzio neurri espezifikoak hartuko dira kirol arloan gertatzen den indarkeriaren inguruan sentsibilizazioa sustatzeko.
Bide batez eskerrak eman nahi dizkiogu Realari eskeinitako laguntzagatik.