WIKIWOMEN Eramus+eko proiektu bat da eta helburu nagusia material didaktikoa interdisiplinarra garatzea da. WikiWomen proiektua 15-18 urte bitarteko ikasleentzat pentsatuta dago eta bazkideak honakoak dira: Afûk, Learning HUB Friesland, Mercator European Research Center on Multilingualism and Language Learning, Wikimedia Ireland, EuskalWikipedia. Bestalde, Herbereetako, Irlanda eta Euskal Herriko bigarren hezkuntzako ikastetxeak parte hartu dute.

Helburuak:

  • Material didaktikoa idaztea hizkuntza gutxituetan (frisiera, gaelikoa eta euskara)
  • IKT munduan murgiltzea Wikipedia artikuluak idazten ikastea. Ingelesez lan egin dute baina ikasleek beren hizkuntzan idatziz
  • Ikasleek Internetez gain eskuragarri dagoen informazioaren mundua ezagutu dute, galeriak, liburutegiak, artxiboak eta museoak bisitatuz.
  • Azkenik jabetu behar dira wikipedian lan egiten ari direla, aipamenaren eta plagioaren garrantziaz.

Metodologia Wikipediako orrialdeak egitea izan da, norbera bere hizkuntzan idazteko gaitasunak hobetzen dituen bitartean, genero gaia ere jorratuz, Wikipediako artikulu hauek emakumeei buruz idatziko baitira, Wikipedian ia hizkuntza guztietan nabaritzen den genero-arrakala gainditzeko.