Ongi etorri Dabanoen Erreinura!

DBH 2.mailako ikasleak HARILKA proiektuaren baitan, Geografia eta Historia, Euskara, Musika eta Plastikako irakasgaietan Erdi Aroari buruzko antzerkia lantzen eta prestatzen ibili dira ebaluazio honetan zehar. ZIG gelan, zahar-etxeetan edota Gurutze Gorrian antzeztu ez ezik, eskolako liburutegian ere antzerkiaren emanaldia ikusteko aukera izan dugu gaur. Bertan Erdi Aroko Dabanoen Erreinuko gizarte estamentalaren tirabirak eta bertako bizilagunek izan dituzten maitasun korapiloak ezagutu ditugu.

Gure ikasleak artista hutsak dira!