Lagun agurgarriak,
Lerro hauen bidez jakinarazi nahi dizuegu Antigua-Luberrirekin Donosti Cup 2025 txapelketan parte hartzeko izen-emate epea martxoak 1etik 16ra irekita egongo dela.
Iaz bezala, Jon Viana (Futbol kordinatzailea) izango da txapelketaren arduraduna: luberrifutbola@gmail.com
JOKALARI BAKOITZEKO PREZIOA: 75€ (BEZa barne) Martxoak 21ean kobratuko da. Taldea osatzen ez bada edo ezinbesteko kasuetan itzuliko da dirua soilik.
Izen emateko eta informazio guztirako esteka: https://forms.gle/tKCAZ81cFNjTtU2q8
Kategoriei eta arauei buruzko informazio guztia eskuragarri duzue Donosti Cup-eko webguneko “Etxeko taldeak” atalean.
Besterik gabe, eskerrik asko zuen arretagatik, eta, zalantzarik izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.