Maiatzaren 25ean, Donostiako  Udaletxeko Udalbatza aretoan, Koldo Mitxelena Literatur lehiaketako  2024ko irabazleak saritzeko ekitaldira aukeztutako 1273 lanetatik gure ikasleak diren Lua Gónzalez eta Izaro Montenegro olerkian sarituak izan ziren eta Odei Artetxeren bertsoa aipatua.

Udal txistularien bandak harrera egin ondoren, Iñaki eta Olatz Salvador musikarien emaldiaz lagundurik, Sara Cozar aktoreak aurkeztu zituen epaimahaiko kideak eta sari irabazleak. 

Ekitaldia solemnea izan zen eta bereziki gure ikasleek beraien lanak errezitatzerakoan guztiz hunkitu gintuzten· Argazkiak atera, opariak jaso eta bizi pozez beterik datorren ikasturterako animaturik irten ziren guztiak.

 
Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketa