Pasa den ostiralean batxilergoko 1. Mailako fisika-kimika irakasgaiko ikasle talde bat, bi irakaslerekin batera, DIPC (Donostia Internacional Physics Center) eta CFMko (Materialen Fisika Zentroa) laborategiak bisitatzen izan zen. Ikerlariek laborategietako lanaren nondik norakoak azaldu zieten, tresna eta makinen erabilpena erakutsiz eta beren lanaren helburuak azalduz. 

DIPCen Super Konputazio zentroa eta Nanomaterial eta Espektroskopia laborategia bisitatu zituzten eta CFM-an Polimeroen kimika laborategia.

Bukatzeko,  hamaiketakoa eta mahai ingurua izan genuen kafetegian DIPC eta CFMko ikerlariekin.

Bisita erabat interesgarria zientzia eta ikerketa gustuko duten ikasleentzat.