2024/2025 ikasturteko DBHrako aurrematrikula egiteko pausuen berri eman nahi dizuegu.
Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 7tik 23ra arte da.
- Zure jatorrizko ikastetxea Ibai Ikastola, Aiete Ikastola, Amasorrain Ikastola, Jakintza Ikastola, Igeldo Herri Ikastetxea edo Orixe Ikastola bada aurrematrikula zure LHko ikastetxean aurkeztu behar duzu.
- Beste ikastetxe batetik bazatoz:
- Antigua-Luberri BHIko idazkaritzan aurkeztu behar dituzu eskabideak eta egiaztagiriak 8:00etatik 14:00etara.
- Entregatu beharreko dokumentazioa:
- Aita/Ama/ tutorearen datu orokorrak
- Eskaera inprimakia, han aipatzen den dokumentazioarekin
- Guraso banatu, dibortziatuen edo elkarbizitza eteten duten izatezko bikoteen kasuan, epaiaren edo behin behineko neurrien autoaren hezkuntza-erabakiei buruzko xedapen-zatia entregatu beharko duzu
- Banketxeko datuak
- Irudiak erabiltzeko baimena eta ikasleak ikasgelaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko baimena
- Ikaslearen ordenagailuaren mailegua
- Google-en “Workspace for education” erabiltzeko baimena
- Argazki bat atzeko aldean izen- abizenak jarrita
- Hautazkoen eranskina beteta:
- DBH1: Eranskina eta hautazkoen definizioa
- DBH2: Eranskina eta hautazkoen definizioa
- DBH3:Eranskina eta hautazkoen definizioa
- DBH4: Eranskina eta hautazkoen definizioa
- Familia ugarien kasuan, agiriaren kopia atxikitu
- Ikasleak gaixotasun berezirik izango balu, sendagilaren txostena
- Entregatu beharreko dokumentazioa:
- On-line: https://www.euskadi.eus/
- Antigua-Luberri BHIko idazkaritzan aurkeztu behar dituzu eskabideak eta egiaztagiriak 8:00etatik 14:00etara.
Zalantzak argitzeko gurekin harremanetan jarri zaitezke:
- Telefonoz 943 899 304 8:00etatik 14:30etara
- idazkaritza@antigua-luberri.net