Aurreko ostiralean “Zaindu zaindua izateko” ekimenaren 3.saioa ospatu genuen ikastetxeko areto nagusian. Ikasle eta irakasleak elkartu ginen azaroaren 30eko greba feminista orokorra prestatzeko. Hemen bertan egin genuen lanketa:
- Greba deialdia nola egiten den azaldu zen. Ikasle talde batek eta zuzendariak talde bat osatu zuten greba deialdiak nola egiten diren lantzeko.
- Beste ikasle eta irakasleak taldeetan banatu ziren. Greba aurreko egunerako egitaraua antolatu zuten eta ardurak banatu zituzten.
Animatu eta hurbildu datorren ostiralean areto nagusira!