DBH 1 eta 3ko ikasle batzuk Beldur Barik lehiaketan parte hartu dute, berdintasunaren alde eta jarrera eta eraso sexistei aurre egiteko mezua bidaltzen duten bideoak eginez. Bidali genituen 4 bideoak sailkatuak izan dira eta epaimahaiaren sariaz gain, herri bozka ere egingo da, gaurtik aurrera eta igandera arte bozkatzeko aukera daukazue. Hauek dira gure ikasleen bideoak:
12-13 urte – “Denok berdinak gara”
14-18 urte – “Izaera”
14-18 urte – “Gau xinple batean”
14-18 urte – “Kiroletan berdintasuna”
Bozkatu ezazu hemen https://beldurbarik.eus/votacion/