Antigua-Luberriko DBH1eko ikasleek Dj-ak izateko lehenengo pausuak eman dituzte urtarrilean zehar.
Gabonetatik bueltan, musika saioetan Dj Lagant, Lander Agirreurreta, izan dugu oinarrizko Dj teknikak irakasten. Ikasle guztiek benetako nahasketa-mahaian ibiltzeko aukera izan dute hainbat teknika probatuz (beatmatching-a, loop-ak, efektuak…).
Ikastaro praktikoa eta entretenigarria izan da. Irakasle bikaina izan dugu eta ikasleak inplikatuta ibili dira.
Oso gustura aritu gara, oso giro polita sortu da.
Eskerrik asko Lander!!!


DJ ikastaroa