ZIG gelako ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatutako kontzertu batera joan dira Miramonen. Irteera hau Musika mintegi eta Orientazio mintegi arteko ekintza izan da, non parte hartu duten guztiok izugarri disfrutatu duten, bai ikasleek bai irakasleek.
OSEko 4 perkusio-jotzailek eta antzezle batek “Living room music” izena duen ikuskizuna eskaini digute, musika eta antzerkia bateratuz. Egunero erabiltzen ditugun gauzekin interpretatutako obrek musika oso hurbiletik sentiarazi digute, eta oso oso ondo pasatu dugu.
Bukaeran, kontzertua eta gero, musikariekin egon eta ezagutzeko aukera ere izan dugu.
Oso esperientzia polita eta zapore onekoa izan da.

ZIG gela