Urtero bezala, Aste Santuko oporretako bidaia antolatzen hasi gara. Aurten apirilaren 17tik 20ra izango da.
Joan zaretenok dakizuen moduan, bidaiaren helburua, kirola eginez eta giro onean, taldearen kohesioa indartzea eta ongi pasatzea da.
Hemen daukazue informazioa:
MAILAK
  • Infantilak (2012 – 2011)
  • Kadeteak (2010 – 2009)

 

BIDAI PLANA
  • 3 gau, mantenu osoan, 3 izarreko hotel batean.
  • Lehen eguneko afaria eta azken eguneko bazkaria.
  • Txapelketan partehartzea.
  • Entrenatzaileak eta arduraduna.
  • Autobusean joan-etorria eta, txapelketan zehar, partidetara bidaiak (autobusaren gastua, izena ematen duzuen pertsonen kopuruaren arabera alda daiteke).
  • Port Aventurara sarrera apirilaren 17an bazkariarekin.
  • Txapelketak antolatutako zozketa baterako BOLETOAK. Gabonetako oporren aurretik eskatu duzuenoi emango zaizkizue (lortutako dirua zuentzat da).

 

PREZIOAREN AURREIKUSPENA: 440€
KOBRAKETA DATAK
  • Abenduaren hasieran 150€
  • Otsailaren hasieran 150€
  • Martxoaren hasieran 140€

 

OHARRA: Kuotak behin kobratuta, ez da dirua itzultzen ez bada ezinbesteko arazo batengatik. Orduan lehen bait lehen esan behar diguzue eta agiri ofizial batekin justifikatuta.
IZENA EMATEKO EPEA: AZAROAK 24